Karnataka | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
India | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Izen ofiziala | कर्नाटक கருநாடகம் కర్ణాటక കർണാടക ಕರ್ನಾಟಕ | ||||||||||
Herrialdea | India | ||||||||||
ISO 3166-2 | IN-KA | ||||||||||
Hiriburua | Bangalore | ||||||||||
Chief Minister of Karnataka (en) | Siddaramaiah (en) | ||||||||||
Zatiketa | ikusi
| ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 15°N 76°E / 15°N 76°E | ||||||||||
Azalera | 191,976 km² | ||||||||||
Mugakideak | Maharashtra, Goa, Andhra Pradesh, Kerala, Tamil Nadu eta Telangana | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 61.130.704 (2011) 0 (2011) | ||||||||||
| |||||||||||
| |||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 275,6 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Hizkuntza ofiziala | kannada | ||||||||||
www.karunadu.gov.in |
Karnataka (kannadaz: ಕರ್ನಾಟಕ, /kəɾˈnɑːʈəkɑː/ ahoskatua) Indiako hegoaldeko estatua da, lehen Mysore izena zuena.
Karnatakak mendebaldean Arabiako itsasoa, ipar-mendebaldean Goa, iparraldean Maharashtra, ekialdean Andhra Pradesh, hego-ekialdean Tamil Nadu eta hego-mendebaldean Kerala ditu. Guztira, 191.976 km² azalera du, hau da Indiako % 5,83.
Geografikoki, hiru zatitan banatuta dago: Karavali kostaldeko eskualdea, Mendebaldeko Ghat mendiek dituen Malenadu eskualde menditsua eta Deccan ordokian dagoen Bayaluseeme eskualde laua.
Mendirik altuena 1.929 metroko Mullayanagiri da. Ibai nagusiak Kaveri, Tungabhadra, Krishna eta Sharavathi dira.
Lau lurralde mota bereizten dira Karnatakan: itsasertzean, ordokia; mendebalean, mendixkak; ekialdean, goi-ordokia; eta ipar-ekialdean, lantzeko lur sailak.
Nekazaritzan dihardu biztanleen % 80k. Gai nagusia arroza bada ere, Indiako kafe gehiena han ekoizten da. Meategiak ere badira: urrea, zilarra, burdina, manganesoa eta bauxita.
Karnatakaren elkartasuna Vijayanagar erresumaren garaian egin zen (1300-1600), baina geroztik lurraldea murriztu zen, mongol musulmanen eta Maratha eta Hyderabad estatuen erasoen ondorioz. Hartatik geratu zen lurraldeak Mysore izeneko estatu burujabe izaten segitu zuen, 1799. urtean britainiarrek konkistatu zuten arte. 1953-1956 bitartean kannadarrek zenbait lurralde bereganatzea lortu zuten Mysore estatura: Bombay, Hyderabad eta Madras. Estatuak Karnataka izena hartu zuen 1973an.
Karnatakak 29 barruti ditu:
Estatuko hiririk handienak Bangalore, Hubli-Dharwad, Mysore, Gulbarga, Belgaum eta Mangalore dira.
Indiaren banaketa administratiboa | ||
---|---|---|
Andhra Pradesh · Arunachal Pradesh · Assam · Bihar · Chhattisgarh · Goa · Gujarat · Haryana · Himachal Pradesh · Jammu eta Kaxmir · Jharkhand · Karnataka · Kerala · Madhya Pradesh · Maharashtra · Manipur · Meghalaya · Mendebaldeko Bengala · Mizoram · Nagaland · Odisha · Punjab · Rajastan · Sikkim · Tamil Nadu · Telangana . Tripura · Uttar Pradesh · Uttarakhand Andaman eta Nicobar uharteak · Chandigarh · Dadra eta Nagar Haveli · Delhi · Daman eta Diu · Lakadiveak · Puducherry |