Pepsi | |
---|---|
gaseosa, kola, edaria eta caffeinated soft drink (en) | |
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | PepsiCo Ukraine (en) , PepsiCo eta Szentkirályi Hungary (en) |
Diseinatzailea | Caleb Bradham (en) |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Historia | |
Sorrera | 1893 |
Jabea | Ramon Laguarta (en) - |
Honen parte | PepsiCo |
Pepsi Cola, Pepsi izenez ere ezagutzen dena, PepsiCo konpainiak sortutako eta AEBetan jatorria duen freskagarria da. Pepsi Cola kolazko edari karbonatatua da. Nazioarteko merkatuan, haren lehiakiderik handiena Coca-Cola da.
Pepsi edaria, Caleb Bradham botikariak sortu zuen, New Bernen (Ipar Carolina), jatorriz, digestio-arazoak tratatzeko diseinatua. Bere izena pepsina entzimatik dator, zeinen defizitak dispepsia sortzen duen. Jatorrizko errezetak azukrea eta bainila zituen ere.
1923an Pepsi-Cola Companyk porrot ekonomikoa iragarri zuen, batez ere Lehen Mundu Gerraren osteko prezio aldakorretan azukrearen prezioarekin espekulatu ostean. Roy C. Megargelek erosi zuen marka. 1931-an, "Loft Candy" gozoki enpresak Pepsi Cola konpainia erosi zuen. Lofteko presidenteak, Charles G. Guth, edariaren osagaiak birformulatu zituen.