Luciano Floridi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Erroma, 1964ko azaroaren 16a (59 urte) |
Herrialdea | Italia |
Lehen hizkuntza | italiera |
Hezkuntza | |
Heziketa | Warwickeko Unibertsitatea Erromako La Sapienza Unibertsitatea |
Tesia | The search for knowledge : from desire to defence : hypothesis for the introduction of a Peirceisch interpretation of the genetic principle of the process of knowing as a fundamental orientation for a future gnoseology (en) |
Hizkuntzak | ingelesa italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, informatikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Lantokia(k) | Oxford |
Enplegatzailea(k) | Oxfordeko Unibertsitatea University of Hertfordshire (en) |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Advanced Technology External Advisory Council (en) |
philosophyofinformation.net | |
Luciano Floridi (Erroma, 1964) filosofo italiar eta britainiarra da. Yaleko Unibertsitateko Etika Digitaleko Zentroko zuzendaria da. Horrez gain, Boloniako Unibertsitateko Kultura eta Komunikazio Soziologiako irakasle ere bada, Ikasketa Juridikoen Sailean, bertan, Etika Digitaleko Zentroko zuzendaria da. Washington konderrian kokatuta dagoen Unibertsitate Amerikarreko ekonomia saileko irakasle laguntzaile moduan lan egiten du. Anna Cristina Nobre neurozientzialariarekin ezkonduta dago.
Bi dira Floridi ezagutzera eraman zuten ikerketa nagusiak: informazioaren filosofia eta informazioaren etika (etika digitala bezala ere ezagutua). Hainbat sari irabazi ditu bi alorretan egindako ikerketengatik, besteak beste, Merituaren Ordenako Gurutze Handiko Zalduna, Italiako ohore garrantzitsuena. Scopusen arabera, 2020. urteko filosofo erreferentziatuena izan zen.
2008tik 2013ra filosofiako ikerketaren katedratikoa izan zen eta UNESCOren Informatika eta Informazio Katedra bete zituen Hertfordshireko Unibertsitatean. Oxfordeko Unibertsitateko informazioaren filosofiari buruzko sailen arteko ikerketa-taldea eta IEG Hertfordshireko Unibertsitateko Informazioaren Filosofiako Ikerketa Talde sortu eta zuzendu zituen. Italiako filosofiako egunkari elektronikoaren (1995-2008, SWIF moduan ere ezagutua) sortzailea eta zuzendaria izan zen.
Erroman jaio zen 1964an. Erromako La Sapienza unibertsitatean ikasi zuen, hasieran, filosofiaren historialari moduan, baina berehala interesatu zen filosofia analitikoaren inguruan eta bere tesi di aurea idatzi zuen Michael Dummet filosofoaren antirrealismoaren inguruko logikaren filosofiari buruz. 1989an lortu zuen filosofiako masterra eta 1990ean bihurtu zen doktore Warwick-eko unibertsitatean Susan Haack (Floridi-ren doktoretza-tutorea) eta Michael Dummet-ekin talde-lanean egindako epistemiologia eta logikaren filosofiari buruz egindako lanekin. Floridi-ri gaztetan ikasle gisa gertatutako hainbat kontakizun gordeta daude The Lost Painting: The Quest for a Caravaggio Masterpiece nobelan, "Luchiano" pertsonaiaren izenpean dago erreferentziatuta. Unibertsitate eta doktoretza gradu ondorengo urteetan, filosofia analitikoaren gai estandarrak landu zituen metodologia berri baten bila. Eguneroko arazo filosofikoei ikuspegi heuristiko ahaltsu eta intelektualki aberasgarri batetik heltzeko ahalegin handiak egin zituen. Graduko ikasketak aurrera joan ahala, bere burua filosofia analitiko klasikotik urruntzen joan zen, izan ere, bere ustetan, filosofiaren inguruko mugimendu analitikoak zentzua galdu zuen. Horren ondoren, pragmatismoan, filosofia logikoan eta eszeptizismoaren historian lan egin zuen.
Floridi aitzindaria da azken urteetan informazioaren filosofiaren inguruan azaleratzen ari diren diziplinetan, teknologiaren filosofia, informazioaren etika, etika digitala, eta Adimen Artifizialaren etikan. Bere lanek, informazioaren ikerketa etiko eta filosofikoa gaur egungo kontsulten zati nagusi eta bereizgarri batean bihurtzen lagundu dute.
Floridiren lana informazioaren eta komunikazioaren teknologiek gure bizitzan gero eta zeregin handiagoa izatearen inplikazio filosofiko, etiko, sozial eta politikoetan oinarritzen da. Bere kezka nagusia, gure munduaren digitalizazioaren handitze esponentzialean datza, gizakien eta teknologiaren arteko harreman aldakorrak kontzeptuz eta etikaz duen eraginagatik, eta aldaketa horiek egokitzeko esparru filosofiko berri baten beharragatik.
Informazioaren iraultzak eragindako aldaketak ulertu eta forma emateko ikuspegi etiko berri baten beharra defendatzen du. Floridiren ekarpen nagusietako bat Informazioaren Filosofia-ren (PoI, Philosophy of Information) formulazioa da. PoI-ak informazioaren izaera eta munduan duen eginkizuna ulertzeko esparrua ematen du. Floridiren arabera, informazioa gure munduari buruzko ezagutza eta ulermena ematen dituen funtsezko baliabidea da. Ez da errealitatearen irudikapen neutrala soilik, munduaren zati bat baizik, bere propietate, efektu eta inplikazio moralekin.
Floridiren PoI-ak funtsezko zenbait osagai ditu, besteak beste, 'informazioaren ontologia', informazioaren izaera definitzen duena, 'informazioaren etika', informazioaren eta honen teknologien ondorio moralak ebaluatzeko esparrua ematen duena, 'informazioaren epistemologia', informazioak ezagutzaren eta zientziaren garapenean duen zeregina aztertzen duena, eta 'informazioaren logika', informazioaren eta honen alderdi formaletan kontzentratzen dena.
Hainbat ikerketa dokumentu eta liburu argitaratu ditu Floridik (300 baino gehiago), horien artean daude hauek:
A list of Floridi's books can be found on his author page. A list of his academic publications is available on Google Scholar. Open access articles and papers are also available through SSRN.
Floridiren liburuen zerrenda haren egile-orrian aurki daiteke. Bere argitalpen akademikoen zerrenda bat eskuragarri dago Google Scholarren. Sarbide irekiko bere artikuluak SSRN bidez ere eskura daitezke.