Knez, kniaz edo knyaz, eslaviar hizkuntzetako hitz bat da, noblezia titulu bati erreferentzia egiten diona. Oro har, printze edo duke bezala itzultzen da, baina, edonola ere, itzulpen hau ez da zehatza.
Etimologia, zuzenean, ingelesezko king (erregea) hitzarekin lotua dago, alemanez König eta, Eskandinavia aldean konung dena.
|
|
|
Eslaviar hizkuntza batzuetan, hitz honek eta erlazionatutako hitzek esanahi osagarriak dituzte: bulgarieraz кнез — adindun (княз — knez), txekieraz, eslovakieraz eta polonieraz knez edo ksiąz — apaiz (literalki, knezaren seme), rutenieraz князь hitzak historikoki herriko buruzagi esan nahi du, sorbieraz knjez gizon bati helbide adeitsua da, knjeni ezkondutako emakume bati eta knježna emakume ezkongabe bati.