Danimarkako Galeria Nazionala | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Statens Museum for Kunst eta National Gallery of Denmark |
Mota | Arte galeria |
Herrialdea | Danimarka |
Jarduera | |
Enplegatuak | 150 |
Agintea | |
Zuzendaria | Astrid la Cour (en) |
Osatuta | |
Legezko forma | governmental administrative unit in Denmark (en) |
Zeren jabe | |
Historia | |
Sorrera | 1896 |
webgune ofiziala |
Danimarkako Galeria Nazionala baita SMK (danieraz: 'Statens Museum for Kunst') Kopenhage hiriburuaren erdigunean dagoen pinakoteka ospetsua da. Museoak Danimarkako eta atzerriko artea biltzen, erregistratzen, kontserbatzen, ikertzen eta kudeatzen du, XIV. mendeaz geroztik. 260.000 obra baino gehiago gordetzen du.
Museoak bi eraikin bereizi hartzen ditu, bata zaharra eta bestea modernoa. Vilhelm Dahlerupek eta G.E.W. Møllerrek diseinatu zuten Italiako Berpizkundea gogorarazten duen estiloan altxatu zen eraikin zaharra 1889 eta 1896 artean. XX. mendeko amaieran Arkitektfirmaet C. F. Møller bulegoa handitzeko lanari ekin zioten, Anna Maria Indrio eta Mads Møller arkitektoek diseinatua, eta 1998ko azaroan ireki zuten. Eraikin berria, modernoa, eraikin zaharraren atzealdean dagoen parkean eraiki zuten, «Eskulturen kalezuloa» izeneko beirazko sabai batez estalitako pasabide batek lotzen duena. Museo osoa zeharkatzen duen "kale" horretan, kontzertuak eta dantza-ikuskizunak antolatzen dira aldizka.
SMK-ko arte bildumak hiru bilduma bereizten ditu: