Anna Eleanor Roosevelt (1884ko urriaren 11- 1962ko azaroaren 7a). Estatu Batuetako idazlea, diplomatika, giza eskubideen alde lan egin eta feminista aktibista izan zen. Estatu Batuetako Presidentearen emaztea. 1929ko krisialdiaren ondoren, Estatu Batuetan zehar bidaiatu zuen New Deal deritzona bultzatuz eta Bigarren Mundu Gerra tropa estatubatuarrak bisitatu zituen. Eskubide Zibilen Aldeko Mugimendua bultzatu zuen.
Hainbat erakunderen sorreran parte hartu zuen, hala nola, Nazio Batuak. Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala idatzi eta onartu zuen batzordearen buru izan zen.
1884ko urriaren 11an jaio zen Manhattanen, New York.
Elliot Bulloch Roosevelt eta Anna Rebecca Hall-en alabarik zaharrena. Theodore Roosevelten, EEBBtako lehendakariaren, eta Valentine Gill Hall «Vallie» eta Edward Ludlow Hall tenistenen biloba.
Gazte zela ama eta neba difteriaz hil ziren, aita ordea, buruaz beste egin zuen. Gurasoen heriotzaren ondoren, amonarekin, Mary Livingston Loudlow, bizitzera joan zen Tivolira. Hamabost urte zituela, Londresera bidali zuten Marie Souvestrerekin ikastera Allenswood eskolara, 1902an Estatu Batuetara itzuli zen amonaren eskariz.
1905ean Franklin Delano Roosevelt urruneko lehengusuarekin ezkondu zen eta sei seme-alaba izan zituzten batera; Anna Eleanor Roosevelt (1906-1975), James Roosevelt II (1907-1991), Franklin Roosevelt (1909), Elliot Roosevelt (1910-1990), Franklin Delano Roosevelt Jr. (1914-1988) eta John Aspinwall Roosevelt II (1916-1981).
Senarrak adarrak jarri zizkion hainbatetan baina ez ziren banandu. Gerora, Eleanorrek ere ezkontzaz kanpoko harremanak izan zituela esan zituela esaten da, Lorena Hickok kazetariarekin. J. Edgar Hoover-ek, FBIko zuzendaria zena, Eleanor komunista zelakoan artxiboa zabaldu zion, eta luzea.
Women´s Trade Union League sindikatoaren helburuetarako dirua biltzen dihartu zuen, hau da, 48orduko jornada, gutxieneko solda eta haurren lana debekatzearen alde.
Espainiako gerra zibilean, 1930eko hamarkadaren amaieran, Francisco Franco jeneralaren nazionalisten (matxinatuen) aurkako errepublikarrei mesede egin zien; 1945etik aurrera, Espainiarekin harremanak normalizatzearen aurka agertu zen.
1933ko martxoaren 4ean, senarra EEBBtako presidente izendatzearekin batera hartu zuen Lehen Damaren kargua. Bere aurretik egongako emakumeek etxekoandrean rola zutenez, Roosevelt andereari hainbesteko ezinegona sortu zion aukera horrek non Hickok-ek bere homenez idatzitako biografiari Reluctant First Lady azpititulatu zuen (Lehen dama gogoz kontra). Ez zuen bigarren mailako papera onartu, prentsaurrekoak maiztasunarekin antolatzen zituen, «My day» zutabea idazten zuen egunero, aldizkari batean zutabea idazten zuen hilero eta irratsaioa aurkezten zuen astero.
1937an autobiografia idazten hasi zen eta 1961ean Harper and Brothers argitaletxeak «The autobiography of Eleanor Roosevelt» izenarekin argitaratu zuen bilduma.
1939an Marian Anderson abeslari beltzarentzat kantaldi bat antolatu zuen Lincoln Memorial-ean, Constitution Hall-ean kantatzea eragotzi ziotenean. 70.000 ikusle izan zituen eta herrialde guztiko irratietan eman zen. Bestalde, bere senarrak sinatutako 9066 arauaren aurkako jarrera izan zuen, honek 110.000 japoniar eta hauen ondorengo atxilotzea baitzekarren.
1940an alderdiaren konbentzio nazional batean hitz egin zuen lehen dama.
1945eko abenduan, Harry S. Truman presidenteak delegatu izendatu zuen Nazio Batuen Batzar Nagusian. 1946ko otsailean, Nazio Batuen Batzar Nagusiaren 29. osoko bilkuran,Londresen, "Munduko emakumeentzako gutun irekia" irakurri zuen, Minerva Bernardino, Marie-Hélène Lefaucheux eta beste 14 ordezkarirekin batera. 1947an, Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordea modu iraunkorrean ezarri zenean, lehendakari izendatu zuten.
René Cassin, John Peters Humphrey eta beste batzuekin batera, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren (GEAU) idazketan funtsezko rola bete zuen. 1948an Batzorde Orokorrak Aldarrikapena onartu zuen, zortzi abstentziorekin, besteak beste, bloke sobietarreko sei herrialde, Hegoafrika eta Saudi Arabia.
1951ean batzordearen lehendakaritzari uko egin ondoren ere, Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordean Estatu Batuen ordezkari aritu zen 1953ra arte.
1960ko apirilean, anemia aplasikoa diagnostikatu zioten eta esteroideak hartzearen ondorioz tuberkulosia piztu zitzaion, azkenik bihotza ere kaltetu eta 1962ko azaroaren 7an zendu zen
Ameriketako Estatu Batuetako lehen damak | ||
---|---|---|
Martha Washington • Abigail Adams • Martha Jefferson Randolph • Dolley Madison • Elizabeth Monroe • Louisa Adams • Emily Donelson • Sarah Jackson • Angelica Van Buren • Anna Harrison • Jane Harrison • Letitia Tyler • Priscilla Tyler • Julia Tyler • Sarah Polk • Margaret Taylor • Abigail Fillmore • Jane Pierce • Harriet Lane • Mary Lincoln • Eliza Johnson • Julia Grant • Lucy Hayes • Lucretia Garfield • Mary McElroy • Rose Cleveland • Frances Cleveland • Caroline Harrison • Frances Cleveland • Ida McKinley • Edith Roosevelt • Helen Taft • Ellen Wilson • Margaret Woodrow Wilson • Edith Wilson • Florence Harding • Grace Coolidge • Lou Hoover • Eleanor Roosevelt • Bess Truman • Mamie Eisenhower • Jacqueline Kennedy • Lady Bird Johnson • Pat Nixon • Betty Ford • Rosalynn Carter • Nancy Reagan • Barbara Bush • Hillary Clinton • Laura Bush • Michelle Obama • Melania Trump Egungoa: Jill Biden |